Antzezlan musikatuak hasiko du Anton Abadia Zikloa
DV
Viernes, 28 de noviembre 2025, 13:03
Hondarribiko Udaleko hainbat sail elkarlanean aritu dira egitarau berezia antolatzeko Gipuzkoako udalerriko Euskal Jaien 100. urteurrenaren harira, eta testuinguru horretan Anton Abadia Zikloa abiatuko dute ostiralean, azaroaren 28an, antzezlan musikatu batekin.
Publicidad
Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, XIX. mendeko euskaltzale eta kultur sustatzaile handiaren figura eta ekarpena herritarrengana hurbiltzea da Anton Abadia Zikloaren helburua.
Euskara sailaren ekimenez sortutako zikloak antzerkia, bisita gidatua eta mahai ingurua izango ditu ardatz, guztiak helburu berarekin: «Anton Abadiak Lore Jokoen bidez euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpena ezagutaraztea eta gaur egungo kulturgintzarekin zubiak eraikitzea».
Bada, zikloa ostiralean hasiko da, azaroaren 28an, Loraldia Produkzioa taldearen 'Anton Abadia: Dublinetik Hendaiara' antzezlan musikatuarekin. Emanaldia Itsas Etxea auditoriumean izango da, 20:00etan, eta Abadiaren historia «modu bizi-bizian» kontatuko du.
Orobat, larunbatean, azaroaren 29an, bisita gidatua antolatu dute Abadia gaztelura, eta plaza guztiak dagoeneko bete dira.
Gainera, Hondarribiko Euskal Jaien 100. urtemugaren harira, hausnarketa sakonagoa ere proposatuko da abenduaren 13an, herri nortasunaren eta euskal kulturgintzaren bilakaeraren inguruko mahai inguruarekin.
Itsas Etxea auditoriumean izango da, 11:00etan, eta Koldo Ortega historialariak, Harkaitz Cano idazleak eta Antxoka Agirre kazetari eta ikertzaileak euskal jaien, lore jokoen eta euskal kulturgintzaren arteko lotura historikoa aztertuko dute, Hondarribian emandakotik nazio mailarako saltoa eginda.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión