Ver 38 fotos

Epaimahaikideak, udaleko eta Gerediagako ordezkariak eta Sormen Bekaren irabazleak, gaur goizean. Iñigo Royo
Durangoko Azoka

Animaziozko telesaila sortuko dute hiru gazte hernaniarrek Sormen Bekari esker

Durangoko Udalak eta Azokak emandako dirulaguntzari esker urtebeteko epea izango dute proiektua garatzeko

Itziar Altuna

Durango

Sábado, 9 de diciembre 2023, 11:25

'Argizagi' animaziozko telesariaren proiektuak irabazi du aurtengo Sormen Beka, hiru hernaniarrek sustatuko duten lana. Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartu Lonbideren Marramiau Sorkuntza Taldearentzat izango dira beka honen 15.000 euroak eta orain urtebeteko epea izango dute proiektua gauzatzeko. «Oso gogotsu gaude», aitortu dute hiru gazteek. Gidoia idazteko fasean murgilduta daude orain, eta datorren urte hasieran ekingo diote lanari.

Publicidad

'Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantzat' izeneko proiektua animazio seriea izango da, 5-10 minutu inguruko 5 edo 6 kapitulutako iraupenarekin, Miren Bereziartuak kontatu duenez. Bertan, Izei lurtarraren abenturak ikusiko dira Ekai eta Nahi estralurtarrak ezagutzen. Hauek kontziente izan gabe urteak itxita egondako bi planeten artean bidaiatzea ahalbidetzen duen argi-zubi bat irekiko dute, galaxiaren ongizatea arriskuan jarriz.

Lehenengo aldia izango da hiru hernaniarrek honelako proiektu batetan lan egingo dutena. Izan ere, disziplina desberdinetatik datoz, eta hiruen interes artistikoak batzen dituen lana izango da: bikoizketa, irudia eta audio. Bestalde, alor hauetan eskarmentua duten beste sortzaileekin lan egiteko asmoa dute, «batzuk ezagutzen ditugu eta beraien laguntzarekin garatu nahi dugu proiektua», adierazi du Uxue Bereziartuak.

Irailean aurkeztu zuten egitasmo hau seigarren Sormen Beka deialdira, baina proiektuan lehenagotik lanean hasiak zirela aitortu du Ihintza Iriartek. Hala ere «ilusio handia» egin die beka irabazteak, eta oraindik «oso urduri» daudela esan du.

Kalitatezko edukia

Aurtengo Sormen Beka deialdia haurren eta familien ikuskizunei begirako sorkuntzan oinarritu da. Epaimahaiaren ustez, «euskarak eremu digitalean duen beharrari erantzuten dio egitasmoak, haurrei zuzendutako kalitatezko edukia plazaratuz», adierazi du Ana Revuelta epaimahaiko kideak. Baita ere proiektu «transbertsala» eta «multidiziplinarra» izatea nabarmendu du, eta eremu pedagogikoan ekarpena egin dezakeela ere bai. Epaimahaiak bereziki azpimarratu du hizkuntzaren eta balioen transmisioan izan dezakeen eragina.

Publicidad

2024 Durangoko Azokan aurkeztuko da 'Argizagi' animaziozko telesaila. Sormen Bekaren aurkezpen ekitaldian Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak balioan jarri du ekimen hau, izan ere, duela sei urte martxan jarri zenetik «literaturan, musikan, ikus-entzunezkoan, mundu digitalean eta arte eszenikoetan hasiberriak ziren sortzaileak lagundu ditugu». Atopia, Kai Nakai, Bañolet, Barraka eta Eukalyptus izan dira aurreko edizioetan saritutako lanak. «Bost ediziotako ibilbidea oparoa izan da eta oso lan interesgarriak bultzatu ditugu», gaineratu du.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sustatzen duten Sormen Bekak euskarazko sorkuntza sustatzea du helburu, baita sortzaile berriei bidea erraztu euren lana ezagutzera emateko. Urtero Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinen (literatura, musika, arte eszenikoak edo ikus-entzunezkoak) arteko bat du oinarri. Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da (12.000 euro Duranguko Udalak jartzen ditu) eta proiektu irabazleari sorkuntza prozesuan eta obraren plazaratzean laguntzen zaio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad