Aitor Bizkarrak osatu du finalaurrekoetara zuzenean doazenen seikoa
Lizarran jokatu den saioa amaituta, osatu da hilaren 22an Elizondon abiatuko den finalaurrekoetako lehen faseari ekingo dioten bertsolarien zerrenda
dv
Domingo, 9 de octubre 2022, 20:27
Lizarrako Los Llanos Aretoan igande honetan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azkeneko saioan, Aitor Bizkarra bertsolari bizkaitarrak lortu du finaulaurrekorako txartel zuzena. Bera izan da, hain zuzen, zuzenean sailkatu direnen seikoa osatzen azkena, eta Durangoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 12an. Edonola ere, ez du luze jo aurreneko fase honetan parte hartu duten 36 bertsolariek bildu dituzten puntuei erreparatu eta finalaurreukoetara jauzi egingo dutenen zerrenda osatzea.
Publicidad
Lizarrako saioari dagokionez, aretoa beteta zegoela kantatu dute sei bertsolariek Amaiur Lujanbio Agirre gai-emaileak gidatutako saioan, 500 bertsozaleren aurrean. Egiteko denak amaituta, Aitor Bizkarrak lortu du puntu gehien pilatzea: 693,5 puntu. Jarraian geratu dira Asier Azpiroz (666 puntu), Maialen Akizu (658,5), Imanol Uria (652 puntu), Unai Gaztelumendi (630,5) eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' (622,5).
Epaile lanetan, lehen fase osoan aritu diren zazpiak gaurkoan ere: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki aritu dira.
Gaurkoan ere, zortziko nagusi eta txikiko saioak egin dituzte bertsolariek lehenengo, eta puntu erantzunak eta hamarreko txikiko ariketa gero. Azkenik, ganbarako lanean jardun dute. Hauxe gaurko gaia: Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude. Bertsolarien agurrekin amaitu da saioa.
Finalaurreko saioak, osatuta
Jakina denez, hogeita lau bertsolari lehiatuko dira finalaurrekoetan: izena eman duten 2017ko bost finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren hemeretziak. Egokitu zitzaien saioa irabazita zuzenean sailkatu dira Alaia Martin Etxebeste (Getxon), Joanes Illarregi Marzol (Arrasaten) Nerea Ibarzabal Salegi (Gotaine-Irabarne), Haritz Mujika Lasa (Gasteiz), Jone Uria Albizuri (Donostia) eta Aitor Bizkarra Ruiz (Lizarra).
Publicidad
Puntuazioz sailatu direnak, berriz, honakoak dira: Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Ane Labaka Mayoz, Julio Soto Ezkurdia, Onintza Enbeita Maguregi, Agin Laburu Rezola, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Maddalen Arzallus Antia, Eñaut Martikorena Lizaso, Saioa Alkaiza Guallar, Miren Artetxe Sarasola, Asier Azpiroz Iztueta eta Iñaki Apalategi Astigarraga.
Sailkatutako 19 bertsolariei duela lau urte finalista izandako bost bertsolari batuko zaizkie: Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Unai Agirre Goia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión