Las diez noticias clave de la jornada
Jean Haritschelhar zena, 2013ko argazkian. Haren ikerketa eremuak sustatzea da katedraren xedea. F. DE LA HERA

Abiatu da Etxepare Institutuaren Haritschelhar katedra

Kreol hizkuntzei buruzkoak izan dira Enoch Aboh aurtengo irakasle gonbidatuaren aurreneko saioak

Domingo, 20 de mayo 2018, 12:12

Etxepare Euskal Institutuak Université Bordeaux Montaigne unibertsitatean duen euskal ikasketen Jean Haritschelhar katedrako 2018ko programa Enoch Aboh aurtengo irakasle gonbidatuak aste honetan Bordelen eta Bainonan eman duen mintegiarekin abiatu da. Kreol hizkuntzak izan ditu ardatz, euskararekin alderaketa eginez.

Publicidad

Bi hizkuntza edo gehiagoren nahasketatik eratorritako hizkutnza-aldaera egonkorrak dira kreolak, eta horien berezitasunaren eta salbuespen izaeraren inguruko kritika izan zuen hizpide Aboh-ek Bordelen eskainitako hitzaldian. Ondoren, Ricardo Etxepare irakasleak Kreolen inguruko eztabaidak euskararen testuinguruan duen interesaz jardun zen.

Kreol hizkuntzen jatorriari buruz, bi hipotesi nagusi izan dira: batetik, badira ikerlariak Kreol hizkuntzak elkar aditzen ez zuten jendeen komunikaziorako balio zuen sasi-hizkuntza sinple baten garapenetik heldu direla sostengatzen dutenak. Hizkuntza horiek pidgin izenarekin ezagutzen dira. Azken hamabost urtetako lanek Kreolen bilakaera bestelakoa izan dela aditzera ematen digute. Ikerketa ildo honen arabera, Kreolen sorrera lekuko hizkera kolonialen eta batik bat plantazio sistemaren kontestuan iritsitako hizkuntz berrien arteko kontaktuaren baitan kokatzen du. Kreolen izaera berezia muturreko kontaktu egoera baten ondorio da, ez garapen atipiko baten emaitza. Bide horretatik, prozesu horiek euskarak bizi duen kontaktu egoera desberdinekin alderatuko dute, egon daitezkeen antzekotasunak eta diferentziak ulertzeko, eta kontaktu egoerak euskararen bilakaeran duen eta izan lezaken eraginaz gogoetatzeko.

Etxepare Euskal Institutuak eta Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten 2016ko irailean Bordelen, euskal ikasketak bertan sustatzearren. Katedra honek Jean Haritschelharren ikerketa eremu izan ziren euskal ikasketak, bereziki literatura eta linguistika, eta iberiar ikasketak sustatzea du helburu, Haritschelharren beraren izpiritu izan ziren nazioarteko eta mugaz gaindiko harremanak bereziki zainduz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad