Txeber Altuberi Alaia Martinek jantzi zion txapela.

Txeber Altube abadiñotarra irabazle Eskolarteko finalean

DV

Domingo, 5 de junio 2016, 11:49

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren bat-bateko finala jokatu zen atzo Ereñotzun. Txaber Altubek (Abadiño, 1998) jantzi zuen txapela eta Beñat Mujika (Donostia, 1998) gelditu zen bigarren. Oholtza gainean Arabako, Baxenabarreko, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako bertsolariak aritu ziren, eta Gipuzkoako beste ordezkaria Aizpea Garmendia (Lazkao, 1998) zen.

Publicidad

Toki aldetik berezia izan da aurtengo finala. Txirrita jaiotako bailaran, Hernaniko Ereñotzun jokatu da, aste honetan (hilaren 3an) laurogei urte izan baitira bertsolari handia hil dela. Hain zuzen ere, bertsolari gazteok zeuden frontoitik oso gertu. parez pare dagoen etxe baten balkoitik bota zuen Txirritak jendaurreko bere lehen bertsoa.

Aurkezle eta gai-jartzaile Alaia Martin jardun zen, eta berak jantzi zion txapela irabazleari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad