Nafarroako 'Bardoak', bigarren faserako prest

Datorren ostiralean abiatuko da berriro Barañainen taldekako bertso txapelketa, lehen fasetik sailkatutako sei taldeekin

dv

Martes, 16 de febrero 2016, 14:56

Astebeteko etenaldiaren ondoren, otsailaren 19an berriro jarriko da martxan Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran.

Publicidad

Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan elkartuta, joan-etorriko saioetan arituko dira eta horietatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalera.

Bigarren fasea, esan bezala, ostiral honetan abiatuko da Barañaingo Haizea elkartean 20:30ean. Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte) eta Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu) ariko dira.

Hurrengo ostiralean, otsailak 26an, Leitzako Atekabeltz gaztetxean egingo da bertso-saioa herriko Atekaberts eta Lesakako Unibertsolariak aurrez aurre jarrita. Martxoaren 4an, berriz, hiru zita daude: bertso-merendua Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, bertso-merendua; bertso-saioa Igantziko Biltoki elkartean eta bertso-saioa, halaber, Etxarri-Aranazko gaztetxean. Martxoaren 5ean, berriz, Berako Kataku ostatuan bertso-merendua egingo dute.

Fase honetan saioen egitura mantenduko bada ere, bertsolariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad