Oihane Perea jarri da sailkapenaren buruan

Abiatu da Arabako Bertsolari Txapelketa

El Diario Vasco

Lunes, 26 de enero 2015, 10:37

Lehiaren lehen urratsetan, Zalduondoko Oihane Perea jarri da Arabako Bertsolari Txapelketaren sailkapenaren buruan. Aurreneko finalaurrekoa igandean jokatu zen Dulantzin. Saioa herriko kultur etxean jokatu zen, ehundik gora bertsozaleren aurrean. Sei bertsolari igo ziren oholtzara: Oihane Perea, Ruben Sanchez, Iker Pastor, Unai Bengoetxea, Ander Solozabal, eta Irati Anda.

Publicidad

Aurreko edizioetan baino bertso puntuagarri gehiago kantatu behar izan zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien, 321,5 puntu. Horrela, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko den bigarren itzuliko laugarren finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 21ean. Dulantziko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Hurrengo seikoteak (18 bertsolarik hasi dute finalerako bidea) datorren igandean jokatuko du Laudion lehen itzuliko bigarren finalaurrekoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad