Euskal antzerkiaren dokumentazioa, Xenpelar Zentroaren jardunaldietan
Azaroaren 20 eta 27an egingo dira Koldo Mitxelena liburutegian
ANIA M. SEISDEDOS
Miércoles, 12 de noviembre 2014, 15:38
Euskal antzerkiaren dokumentazioari buruz arituko diren Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak aurkeztu ditu asteazken honetan Garazi Lopez de Etxezarretak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Koldo Mitxelena kulturunean.
Publicidad
Jardunaldi hauek bi egunetan burutuko dira. Lehenengoa azaroaren 20an izango da Koldo Mitxelena libututegian, goizeko 10:30ean, eta euskal antzerkiari loturiko funtsak dituzten liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalek parte hartuko dute. Erakunde bakoitzak dituen funtsen berri emango da bertan eta ondorengo mahai-inguruan, euskal antzerkiaren inguruan eskaintzen diren zerbitzuak nola hobetu aztertuko da.
Bigarrena, azaroaren 27an, 18:30ean, izango da Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitzan. Jardunaldi honetan, euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileek dokumentazio alorrean dauden beharrei buruzko gogoeta eta mahai-ingurua egingo dute, euskal antzerki sorkuntza eta garapenean lagungarri izango liratekeen dokumentazio beharrak plazaratuz.
Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak urtero izateko asmoz sortu dira, dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagurtarazteko helburuarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión