Puntako bertsolariak buruko gaixotasunen alde

PPLL

Jueves, 8 de mayo 2014, 02:24

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute Agifesek antolatutako Buruko Osasunaren Aldeko I. Elkartasun Bertso Saioan. Saioa larunbat honetan izango da, Donostiako Aquariumeko ekitaldi aretoan, gaueko 10etan hasita. Gainera, Felipe Ugarte musikari ezagunak txalaparta emanaldia eskainiko du. Etekin guztiak buruko gaixotasuna duten pertsonei era horien senideei zuzendutako zerbitzuak hobetu eta zabaltzeko erabiliko ditu Agifesek.

Publicidad

Sarrerak 1o euroan daude salgai, Triku Harri tabernan (Matia kalea, 35, Antigua, Donostia) eta Agifes-en (Morlans pasealekua, 3. Donostia. Astelehenetik ostegunera: 9:30etik 18:00etara / Ostirala: 9:30etik 14:00etara).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad