Jeff Koons estatubatuarraren 'Tulipak'. , luis ángel gómez

Ia 100.000 lagunek bisitatu dute doan Guggenheim Bilbao Museoa

25 urteurrenerako antolatu duten 'Sekzioak/Intersezioak' erakusketa urtarrilaren 22ra arte dago zabalik, baina dohaineko bisitan amaitu dira

Martes, 6 de diciembre 2022, 18:17

Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako 'Denontzako BBKartea' kanpaina bukatu zen joan den ostiralean, abenduaren 2an, eta orotara 97.302 bisitari bertaratu dira abian egon den bitartean.

Publicidad

Ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, BBK-k eta Guggenheim Bilbao Museoak 'Sekzioak/Intersezioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte' erakusketa doan bisitatzera gonbidatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarrak kanpainiak iraun duen sei asteetan, 1997an bere ibilbidea hasi zuenetik museoari emandako babesa eskertzeko.

Horrela, ekimenaren bidez museora bertaratutako 97.302 bisitariak jatorriaren arabera banatuz gero, %74 bizkaitarrak izan dira, %14 gipuzkoarrak eta gainerakoak arabarrak. Erakusketa zabalik dago oraindik eta 2023ko urtarrilaren 22a arte bisitatu ahal izango da, sarrera ordainduta.

Erakustaldia triptiko handi baten moduan dago taxututa, elkarrekin hartu-emanean diharduten hiru gairen inguruan egituratuta. Museoaren barrualdea eta kanpoaldea historikoki definitu dituzten obrak bestelako argitan behatu ditzake horrela ikusleak. Eraikineko solairu bakoitzean Bildumaren atal bat dago aurkezgai: Sekzioak/Intersekzioak. Bizitza materiala, 105. aretoan; Narratibagintza, bigarren solairuan; eta Historiaren mugarriak, hirugarrenean. Hiru gai horiek ardatz hartuta, sortu zenetik gaur egun arte Museoak eskuratu dituen funtsen ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, lehen aldiz, erakusketa-triptiko honek. Halaber, 25. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Yayoi Kusama artistaren instalazio berezi bat dago ikusgai 103. aretoan.,

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad