Zumaia
Zumaiako arraun elkartearen 50. urteurrena ospatu duteS.U.
zumaia.
Sábado, 18 de octubre 2025, 21:08
Zumaiako arraun elkartearen sorreraren 50. urteurrena ospatu zuten atzo. Aita Mariren eta Telmo Deun a.e.-en (azken hamarkadatik) ibilbidea, garaipenak, historia, iragana, oraina eta etorkizuna ospatu zituzten bazkide sortzaileek, presidente ohiek, zuzendaritza batzordeko kide ohiek eta oraingoek, entrenatzaileek, arraunlariek, arraunlari ohiek eta klubeko komunitatea osatzen duten beste hainbat kidek. Gainera, gonbidatuen artean Norberto Torres 'Txirri' ere bazegoen, Kaikuko patroi mitikoa eta Zumaiaren aurkari nagusienetakoa 80. hamarkadan.
Publicidad
Parte hartzaileek ederki gozatu zuten poteoaz, baita Sagarbideko frontoian egindako bazkariaz. Eta bazkaldu aurretik, Felix Aizpuruak, Arritxu Iribarrek eta Aitor Manterolak, Zumaiako arrauna nola edo hala bizi izan duten pertsonek, hitz batzuk eskaini eta klubeko zenbait pasarte gogoratu zituzten, baita etorkizun oparoa desiratu ere. Gainera, Jon Maiak eskainitako bertsoak entzuteko aukera izan zen frontoian. Ospakizuna giro politean egin zen, arraun elkarteko kide izan diren eta diren belaunaldi ezberdinak bildu zituena, 200 lagun inguru.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión