Zumaia
Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epeaAzaroaren 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, HAZ zerbitzuan
S. U.
Zumaia.
Viernes, 7 de noviembre 2025, 20:12
Zumaiako Udalak norbanako kirolariei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Laguntzak goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei zuzenduta daude. Eskaerak azaroaren 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.
Publicidad
Laguntza hauek Zumaian erroldatutako goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherako herritarrei zuzenduta daude —urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne—, betiere udalaren kirol-jardueretan parte hartu badute.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak udalaren webgunean daude eskuragarri. Prozedura doakoa da, eta izapideak telematikoki egitea gomendatzen da.
Eskaera telematikoa egiteko eta informazio guztia: https://udal.egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU081128302. Eskaera orria Udalaren webgunetik deskargatu daiteke, albistean dagoen estekan klikatuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión