Zumaia
Sarrera gutxi geratzen dira Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizunerakoS. U.
Zumaia.
Lunes, 10 de noviembre 2025, 20:35
Sarrera gutxi geratzen dira Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizunerako. 'Pailazoak'ikuskizuna azaroaren 16an eskainiko da, 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 4,25 euroanerosteko aukera dago, turismo bulegoan eta www.sarrerakzumaia.eus webgunean; txartelik geratuz gero, aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira emanaldiaren aurretik.
Publicidad
Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan.
Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte 'Paristik Natorren', 'Txirri, Mirri eta Txiribiton', 'Altza Pelipe', eta abar luze bat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión