Nekane Basurto (Pedro Basurtoren iloba) eta Marina Bidasoro Zumaiako Udaleko zinegotzia. Zumaiako Udala

Zumaia

Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen

Pedro Basurto zumaiarra eta Joxe Apaolaza 19 urte zituztela fusilatu zituzten. Oroimen eta aitortza ekitaldian izan zen Marina Bidasoro zinegotzia, Zumaiako Udalaren izenean

Sara Utrera

Zumaia

Jueves, 4 de diciembre 2025, 19:49

Pasa den larunbatean, Ataunek gerraren ondorioak jasan zituzten herritarrei eginiko oroimen eta aitortza ekitaldia hartu zuen. Protagonistak izan ziren Pedro Basurto zumaiarra eta Joxe Apaolaza: bi gazteak 19 urterekin fusilatu zituzten. Ataungo Udalak eta herriko zenbait eragilek antolatutako memoria zikloaren barruan egin zuten omenaldia.

Publicidad

Pedro Basurto Kerejeta zumaiarra zen jaiotzez -haren izena da Gernika parkeko monolitoan dagoen izenetako bat, hain justu-, eta Zumaiako Udalaren izenean Marina Bidasoro zinegotziak hartu zuen parte omenaldian. Ekitaldian, Bidasorok Pedro Basurtoren iloba den Nekane Basurtorekin egoteko aukera izan zuen.

Zumaiako memoria historikoa

«Halako ekitaldien helburua da iragana gogora ekartzea, gertatutakoa ahanzturan gera ez dadin eta belaunaldi berriei transmisioa bermatzeko», adierazi du Zumaiako Udalak. Norabide horretan, Udalak ere azken urteotan sakondu du memoria historikoaren lanketan, «herri gisa gure historia modu duinean aitortzeko asmoz».

Bide hori sendotzen jarraitzeko, Zumaiako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu frankismo garaiko bizipenak, oroitzapenak eta giza eskubideen urraketen inguruko informazioa partekatzera. Aurtengo urriko astearteetan udaletxean aurrez aurreko elkarrizketak egin dituzte Aranzadiko ikertzaileek, eta aurrerantzean testigantzak telefonoz edo e-mail bidez harremanetan jarrita jasoko dituzte: 699 809 130 edo memoria@aranzadi.eus.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad