Zumaia
Negu gorriari aurreS.U.
zumaia.
Viernes, 28 de noviembre 2025, 20:46
Neguko kirola da ziklo krosa. «Beraz, ezin gara kexatu lokatza dagoelako, euria egiten duelako edo elurra; baldintza gordinetan txirrindularitzako hainbat teknika lantzeko modalitaterik onena da ziklo krosa, eta horrelaxe ari da errepideari begira lanean Unai Egaña juniorra», azaldu du Zumaiako Txinrrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Egaña 16. sailkatu zen Ametzagako betiko zirkuituan. Orain arteko posturik onena lortu zuen, beraz. Asteburu honetan, Berrizen dute hitzordua, eta junior mailan Unai Egañarekin batera Lukas Blanco ere parte hartzaileen artean izango da. Zarauztarrak lasterketa honekin estreinatuko du denboraldia. Bere anaia Danielek kadete mailako lasterketan parte hartuko du, «bizikleta matxuratuta ezin izan baitzuen Ametzagara joan».
Publicidad
Pistan, Gipuzkoa Challengeko hirugarren jardunaldian Telmo Gaztañazpi oriotarrak «orain arteko lasterketarik onenak» osatu zituen. «Azken postuetatik urrundu, eta pelotoian ondo kokatuta egin zion aurre bere bizitzako lehen kanporaketa lasterketari», azaldu du Iribarrek. Hiru kanporaketa gainditu zituen, eta laugarrenean kaleratu zuten, akats baten ondorioz. Zazpigarren sailkatu zen, esprint bat irabazita eta balio bikoitzeko azken esprinta ere lehiatuta. Azkenean, bi probak batuta, jardunaldiko sailkapena 11. amaitu zuen, eta hiru jardunalditako puntuak batuta, Gipuzkoako Challengean 28. tokian da. Pistako hurrengo jardunaldia abenduaren 6an, larunbat goizez jokatuko da.
Infantil, alebin eta benjaminek bihar Legorretan izango dute BTTko teknifikazioa. Haur kategorietakoek, kimuek eta benjaminek igande honetan Legorretan izango dute BTTko teknifikazioa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión