Zumaia
'Kirol Herri' txapelketako jardunaldia izango da larunbat honetan OikianSara Utrera
ZUMAIA.
Lunes, 24 de noviembre 2025, 20:14
'Kirol Herri', Aizkora eta harri-jasotzea uztartzen dituen lehiaketa, Oikian ospatuko da larunbat honetan, hilak 29an. Hitzordua 18:00etan izango da Oikiako frontoian.
Publicidad
Saioan, lau kirolariz osatutako bi talde neurtuko dira: bi aizkolari eta bi harrijasotzaile multzo bakoitzean. Hala, zortzi kirolarik hartuko dute parte, lau emakumezkok eta lau gizonezkok.
Talde bat Laiene Pikabea eta Mikel Larrañaga aizkolariek eta Lierni Osa eta Mikel Lopetegi 'Urra' harrijasotzaileek osatuko dute. Eta beste taldea, berriz, Uxue Ansorregi eta Julen Alberdi 'Txikia IV.' aizkolariek, eta Patricia Martin eta Jon Gisasola harrijasotzaileek osatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión