Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak
Aurten 54 lan aurkeztu dira, horietatik 5 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketaekitaldia hilaren 24an egingo da Oxford aretoan
Aurten 54 lan aurkeztu dira, horietatik 5 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia hilaren 24an egingo da Oxford aretoan Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak. Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 54 lan aurkeztu dira, iazkoaren antzeko kopurua. Horietatik bost zumaiarrek idatzitakoak izan dira.
Publicidad
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lanean artean, onenak honako hauek direla erabaki dute epaimahaia osatu duten idazleek: Lehen saria, 3.000 eurokoa, Karmele Mitxelena Etxebestek irabazi du 'Armiarma-sarea' ipuinari esker. Karmele lagun zaharra du lehiaketa honek, lehenago ere saritua izan baita. Boladan dago, gainera, 2025eko Euskadi Literatura Sarietako bat irabazi berri duelako. Berak aurkeztutako ipuina iradokitzailea dela iritzi dio epaimahaiak, «gaurkotasun handiko gaia lantzen du, tratu txarrak, eta oso ondo islatzen du protagonistaren egoera, ezkutukoa eta bakardade handikoa. Isiltasun latente bat dago ipuinean oihartzun handia egiten duena».
Bigarren saria, 1.500 eurokoa, Jon Abril Olaetxeak irabazi du 'Maximinaren txurroak'. Nafarreraz idatzitako ipuin honetan pertsonaiaren deskribapena nabarmendu du epaimahaiak, «xehetasun handiz eta ondo eraikia» dagoen aldetik. «Umore puntu bat ere badu lanak eta irakurlea harrapatu egiten du», azaldu du.
Zumaiako onenaren saria, 1.000 eurokoa, berriz, Aitor Salegi Martijarentzat izan da 'Parentesiak eta pareen tesiak' ipuinagatik. «Santelmoetan girotuta dagoen ipuin honek oso ondo deskribatzen du jai giroa, zumaiarrez egindako elkarrizketek ematen dioten freskotasunari eta idazkeraren erritmo biziari esker. Amaiera ematen ere jakin duela esan du epaimahaiak», azaldu du epaimahaiak.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an izango da Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Ondoren, 'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa eskainiko dute Uxue Alberdik eta Amorantek, Oihana Iguaran eta Maddi Ane Txoperenaren laguntzarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión