'Kaka' antzezlanaren protagonistask.

Zumaia

'Kaka' antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko

Azaroaren 21ean eskainiko da, 20:00etan, Aita Mari aretoan

Sara Utrera

ZUMAIA.

Miércoles, 12 de noviembre 2025, 20:47

Kamikaze kolektiboak sortutako 'Kaka' antzezlana eskainiko da azaroaren 21ean, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus atarian, 8,50 euroan, eta gazte txartelarekin erosita 5,95 euroan.

Publicidad

«Euskal kulturaren oholtzan kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da, eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita... Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da 'Kaka'», aurreratzen du sinopsiak.

'Kaka' ez da soilik umorearekin eta absurdismoarekin jarduten duen antzezlana; baita hausnarketarako gonbita bat ere, egoera arruntena (askotan alderik gabea) erronka bilakatzen denean zer egin behar dugun erakusten duena. Gure erantzukizunaren, elkarrekikotasunaren eta egunerokoak «ahal duen» zentzutzearen inguruan mintzo da.

Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe ariko dira oholtzan. Esperanza Lopez da eszena zuzendaria, eta Ikerne Jimenezek hartu du eszenografiaren ardura. Gidoia, berriz, Kepa Errastik idatzi du. Proiektua da AEK-Korrikak kultur sorkuntzarako eman duen bigarren beka eskuratu duena, eta antzerki proiektu sortzaile eta berritzaile gisa nabarmendu da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad