Zumaia
'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldira joateko gonbidapenak agortu diraEstreinaldira joaterik ez dutenek aldez aurretik abisatu beharko dute, gonbidapena itzultzeko eta sarrerarik gabe geratu direnek joateko aukera izan dezaten
'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia azaroaren 9an iritsiko da Zumaiara. Hitzordua 17:00etan izango da, Aita Mari aretoan, eta eta dagoeneko agortu dira ekitaldira joateko gonbidapenak.
Publicidad
Udaleko kultura sailetik gogorarazi dute jende asko bere sarrera gabe geratu dela. Beraz, erosi dituztenei, baina azkenean hitzordura joaterik ez dutenei, eskatu diete euren kasua bada jakinarazteko, sarrerak itzuli ahal izateko eta behar dituen norbait joan ahal izateko. Estreinaldira joaterik ez dutenek, alondegia@ zumaia.eus posta elektronikora idatziz abisatu diezaiokete kultura sailari.
«Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istilu bat edo beste, eta, ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta Maren nortasun handiko pertsona dela ikusiko dugu. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijokumea, eta Gaizkak maitasuna topatuko du, espero gabe», aurreratzen du ETBko telesailaren denboraldi berriaren sinopsiak.
Sei pertsonaia berri izango ditu 'Go!azen'-eko 12. denboraldiak: Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez), Roke (Jon Alonso), Azpi (Yan Pinto), Ekaitz (Josu Iriarte) eta Gaizka (Luken Urruzmendi) helduko dira aurten Basakabira, uda berezia igarotzera. Aurreko urteko esperientzia errepikatuko dute, berriz, Oihanek (Garazi Urkola), Izarrek (Irati Marin) eta Alaiak (Adriana Sanchez), baita Bosko (Ander Ayerza) ikasle beteranoak ere. Udalekuaren zuzendari lanetan jarraituko du Maitanek (Nerea Arriola), eta Garazi (Nerea Elizalde) izango du alboan, begirale lanetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión