Euskararen Asteko programazioa aurkeztu dute
Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketarekin hasiko dute astea astelehenean
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, bihartik hasita ekitaldi mordoa izango dira herrian. Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Larraina euskara elkarteak era askotako jarduerak eta ekitaldiak antolatu dituzte elkarlanean 2025eko Euskararen Asteko egitarauan.
Publicidad
Zumaia egunero bizi da euskaraz, baina gaur egun oraindik euskarak bere espazio propioa eta bere aldarria behar ditu. Horregatik antolatzen du Udalak Euskararen Astea: euskaraz gozatzeko, ikusgarritasuna emateko eta herritarrak kultur jardueren bidez euskara bizitzen jarraitzera gonbidatzeko.
Egitaraua astelehenean hasiko da. Arratsaldeko 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan, Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sarien banaketa egingo da; ondoren, Uxue Alberdi eta Amoranteren 'Esne-Berriketan' bertso-saio literarioa ospatuko da, Oihana Iguaran eta Maddi Ane Txoperenerakin.
Hilaren 28an, goizean Baga Biga emanaldia eskainiko dute Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek DBH4ko ikasleentzat Aita Mari zineman. Igandean, hilak 30, 'Sablehortz kapitaina eta Greleko kontesa' haurrentzako filma eskainiko da Aita Marin, 17:00etan.
Abenduaren 2an, asteartean, Imanol Azkueren 'Mendez mende Zumaian euskaraz' liburua aurkezteko prentsaurrekoa egingo da.
Abenduak 3an, Euskararen egunean, ikastetxeetan 2026ko egutegia banatuko zaie HH eta LHko neska-mutilei. Eta arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari zineman, Lurdes Iriondori buruzko 'Ez gera alferrik pasako' dokumentala eta zuzendariarekin solasaldia eskainiko dira.
Publicidad
Abenduak 4an, ostegunean, 19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazatik hasita, Kantujira izango da, Larraina euskara elkarteak antolatuta.
Egitaraua abenduak 7an amaituko da 'Barrakudaren altxorra' haurrentzako filmarekin, 17:00etan Aita Marin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión