Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira
Musika tailerra eta mokadutxoa egin dituzte gaur goizean Eguneko Zentroan egon direnek
Musika Eskolako irakasleekin batera egindako musika tailerrarekin ospatu dute Branka Eguneko Zentroaren 21. urteurrena. Eguneko Zentroko erabiltzaileek haien senide eta lagunak izan dituzte ondoan, baita egunero arreta ematen dieten langileak eta Iñaki Ostolaza alkatea ere. Musika tailerra eta gero mokadutxoa jan dute guztiek. Arratsaldean jarraituko dute ospakizunarekin: bingo berezia egingo dute, sari eta guzti, eta merienda egingo dute gero; goizean egon ezin izan duten familiartekoek parte hartzeko aukera izango dute.
Publicidad
Zumaiako Udalak urteurren hau probestu nahi du zumaiarrei Eguneko Zentroa erabiltzeko gonbita egiteko. Eguneko zentroa mendekotasuna duten adineko pertsonen beharrak zaintzeko (fisiko, psikologiko nahiz sozialak) eta familiei deskantsua emateko eguneko zerbitzu bat da.
Adineko pertsonek, egunean zehar ekintza desberdinak egiten dituzte: gimnasia, eskulanak, memoria tailerra, mahai jokoak edota irteerak, besteak beste. Zentroa astelehenetik igandera egoten da irekita, 09:00etatik 17:30era, eta hiru asistentzia modalitate eskaintzen ditu: astelehenetik ostiralerakoa; astelehenetik iganderakoa; eta asteburu eta jai egunak soilik biltzen dituena. Bertara joateko garraio zerbitzua ere eskaintzen du eguneko zentroak. Astelehenetik ostiralera 20 plaza eskaintzen dira; astebukaera eta jai egunetan 12 plaza.
Bertako dinamikan parte hartzeko eskaera Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da, 943.862200 telefonora deituta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión