Zumaiako Udaltzaingoaren eraikina. UDALA

Zumaia

Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa

Aitzuri pilotalekuan izango dira eta hautagaiek goizeko 10:00etarako egon beharko dute bertan

S. U.

zumaia.

Jueves, 6 de noviembre 2025, 20:34

Zumaiako, Azpeitiko eta Getariako udalek elkarrekin abiatutako hautaketa-prozesuaren barruan, oposizio-faseko lehenengo eta laugarren probak azaroaren 17an, astelehena, egingo dituzte, Aitzuri pilotalekuan (Victoriano Arrate hiribidea, 8).

Publicidad

Lehen proba goizeko 10:30ean hasiko da, baina hautagaiek 10:00etarako bertan egon beharko dute, azterketa hasita iristen direnek ezingo baitute proban parte hartu. Hautagaiek NANa, pasaportea edo gida-baimena eta boligrafo beltza eraman beharko dituzte.

Bigarren eta hirugarren probak egiteko datak eta xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira. Informazio gehiago: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6705/0/81/ver?idioma=eu

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad