Zumaia
Ainhoa Urteagak 'Arrakala' diskoa aurkeztuko du ostegunean Oxford aretoanS. U.
zumaia.
Lunes, 24 de noviembre 2025, 20:13
Ainhoa Urteaga zumaiarrak 'Arrakala' izeneko diskoa aurkeztuko du ostegun honetan, hilak 27. Gauerdian izango da entzungai plataforma guztietan. Hala ere, zumaiarrek 'Arrakala'z gozatzeko aukera izango dute; izan ere, diskoa argitaratu aurretik, kontzertu berezi baten bitartez aurkeztuko du proiektua herrian. Iluntzeko 19:30ean izango da zuzeneko emanaldia Alondegiko Oxford aretoan, diskoan lan egin duten hainbat gonbidatuk hartuko dute parte hi-tzorduan.
Publicidad
Aurrez salgai
Kontzertuaren egunean bertan disko fisikoa Oxford aretoan salgai egongo bada ere, lehenago eskuratu nahi duenak Xiru, Otaño eta Aizpurua (Mariafrancisca) liburu dendetan aurkitu ahal izango du
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión