Zestoa
Zestoa Osasuntsu ekimenak ibilbide motza antolatu du azaroaren 6rakoE. A.
zestoa.
Sábado, 1 de noviembre 2025, 20:26
Zestoako Udalak eta Zestoa Aintzaren Sareak 'Zestoa Osasuntsu' programaren barruan ibilaldi labur bat antolatu dute datorren azaroaren 6an. Jardueraren helburua da herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea eta elkarrekin mugitzeko gune atsegin bat eskaintzea.
Publicidad
Ibilaldia Kiroldegiaren aurrean hasiko da, 10:35ean, eta ibilbidea honako hau izango da: Kiroldegia – San Juan ermita – bide zaharra – kiroldegia. Antolatzaileen arabera, ibilbidea gurpildun aulkiarekin egiteko egokia da, beraz, parte hartzea irisgarria da pertsona guztientzat.
Gainera, ibilaldiaren amaieran hamaiketakoa eskainiko da parte-hartzaile guztientzat, eguna modu atseginean amaitzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión