Zestoa
Zestoa festa giroan murgilduko da biharGazte egunarekin hasiko da, eta irailaren 8ra arte hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da herrian
S. U.
zestoa.
Jueves, 28 de agosto 2025, 20:38
Gazte Egunarekin hasiko da bihar, hilak 30ean, jai giroa Zestoan, eta irailaren 8ra arte musika, kirola eta jolasak izango dira nagusi herrian.
Publicidad
Amabirjinen txupinazo ofiziala irailaren 5ean izan arren, asteburu hau gustu guztietarako jardueraz beteta iritsiko da. Bihar, larunbatean, 11:30ean egingo dute XXXVIII. Ondarbasora igoera; Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat. Sari banaketa 13:00etan egingo da Laranjadin. Jarraian, 14:15ean, Elkartasun bazkaria 'Antton etxera', plazan. Arratsaldeko 18:00etan, Pilota partidak izango dira frontoi zaharrean eta 19:00etan, Eingo musika taldea 'Kantan ta dantzan' kaleetan zehar. 22:00etatik aurrera, Dena eta Ezpalak taldeen emanaldiak izango dira Laranjadin.
Igandea egun berezia izango da Zestoako adinekoentzat. Ekitaldiak 10:00etan hasiko dira Idiakaitz txistulari taldearen dianarekin; 12:30ean meza elizkizuna egingo da; eta 13:15ean omenaldia egingo zaie herrian bizi diren 85 urteko guztiei Foru plazan eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Aurtengo omenduak Mari Kruz Iribar Iribar eta Karlos Alkorta Murillo izango dira. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute. 14:30ean bazkaria izango dute jubilatuen etxean. Arratsaldean, 17:30etik aurrera herri kirol jaialdia ospatuko da frontoi zaharrean, eta 19:00etan Txistularien Alardea plazan.
Irailaren 5eko txupinazoarekin lehertuko dira jaiak. Umeen eguna ospatuko da,diana zaratatsua, bazkaria, tailerrak, bertso poteoa, poniak, erromeria, eta suzko zezena izango dira. Hilaren 6an, larunbata, jarduera ugari izango dira, besteak beste, jolas parkea, paella txapelketa eta koadrilen arteko jokoak. Irailak 7an, Nafartasunari gorazarrea, kirol jokoak, lehen zekorketa eta kontzertuak izango dira.
Jaiak irailaren 8an amaituko dira, Amabirjina eguna ospatuz. Besteak beste, eza nagusia, kalejirak, udal ordezkarien dantzaurrea, Tor Magoa, kontzertuak eta bigarren zekorketa izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión