Zestoa
Smartlog Nest Cycling Team taldearen proiektuaren parte izango da Aratz UnanueSara Utrera
Zestoa.
Lunes, 10 de noviembre 2025, 20:35
Smartlog Nest Cycling Team txirrindularitza talde berriak Aratz Unanue Urresti (Iraeta, 2003) iragarri du bere proiekturako. Taldeak pixkanaka-pixkanaka aurkeztu ditu bere fitxaketak, eta iragarri dituen lehen zazpien artean Unanue zegoen.
Publicidad
Zumaiako Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldean hezia, oso erregular lehiatu da 2025ean: dozena bat aldiz hamar onenen artean sailkatuz eta denboraldia hiru podiorekin itxiz. «Eskalatzaile gisa duen gaitasun horrekin, txirrindulari garrantzitsua izango da Smartlog Nest Cycling Team-entzat portuz jositako etapetan», azaldu dute.
Jubeniletatik 23 urtez azpiko mailara egingo du urratsa Unanuek, eta, gainera, Zumaiako taldean trebatutako beste bi txirrindulari izango ditu taldean: Aitor Agirre eta Mattin Salegi.
Smartlog Nest Cycling Team-ek 2026an estreinatuko duen denboraldirako txirrindularitza-proiektua aurkeztu du, «txirrindularitzako talentuaren garapen integrala ardatz duena». Taldeak formazioa eta prestakuntza uztartzen ditu bere txirrindularien proiekzio profesionalerako, «errendimendu handiko eta etengabeko ikaskuntzako ingurunea eskainiz, esfortzua eta konpromisoa bezalako balioekin batera». Taldeko kirol-arduradun nagusiak, Iñaki Mugarzak, oso positibotzat jo du txirrindulariak proiektuan sartu izana: «Emaitzetatik harago, gure txirrindularien konpromisoa, ahalegina eta jarrera baloratzen ditugu». Zentzu honetan, fitxaketak Smartlog Nest-en filosofiarekin bat datozela adierazi du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión