Zestoa
Musika bandak alaitu du Zestoan Ama Birjina eguneko giro goibelaJaietako azken egunean, festa egun guztietan bezala, musikak eta dantzak hartu zuten atzokoan ere protagonismoa
Eli Aizpuru
zestoa.
Lunes, 8 de septiembre 2025, 20:54
Amaierara iritsi dira Zestoako jaiak. Atzokoan, Ama Birjina egunean, goibela esnatu zen eguna baina musikarekin eta jai giroarekin alaitu zuten zestoarrek. Udal ordezkarien dantzaurrea -Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta- eta Zestoako Bandaren kontzertua ziren goizeko ekitaldi nagusiak. Eguraldi kaskarra eta sirimiria medio, udaletxeko arkupeetan egin zituzten bi ekitaldiak. Bertan elkartu ziren txistulariak, dantzariak eta Zestoako Udaleko zinegotziak. Ekitaldiak hutsune nabarmena izan zuen aurtengoan, Mikel Arregi alkateak ezin izan baitzuen parte hartu.
Publicidad
Ondoren, Zestoako musika bandaren urteroko emanaldia izan zen. Jende andana bildu zen herrian ezagunak diren hainbat doinu entzuteko.
Emanaldi berezia izan zen. Izan ere, Jesus Odriozola kideak aurrez adierazi bezala, hiru urteurren ospatu zituzten: 115 urte bete ditu bandak, 100 Amparito Roca pasodobleak, eta atzoko egunez, duela 30 urte, jo zuten lehenengoz Ama Birjina eguneko pieza.
Arratsaldean festan jarraitzeko tartea izan zuten zestoarrek (bigarren zekorketa izan zuten, besteak beste) eta Laket taldearen erromeriarekin amaitu zituzten jaiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión