Zestoa
Herriguneko kultur azpiegiturari buruzko hausnarketa egingo da urriaren 29anHausnarketa saio honetara, herriko eragileak ez ezik interesa duen herritar oro gonbidatu nahi da
El Diario Vasco
zestoa.
Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:09
Datorren asteazkenean, urriak 29, 19:00etan, herriguneko kultur azpiegiturari buruzko hausnarketa egingo du Zestoako Udalak. Bertara, herriko eragileak ez ezik interesa duen herritar oro gonbidatu nahi da.
Publicidad
Zestoako Udaleko gobernu taldeak aspalditik dabilki eskuartean herriguneko kultur azpiegiturei buruzko hausnarketa, eta, batez ere, kultur etxean jarria du lehentasuna. «Urte asko dituen azpiegitura da, eta ahal den bezala erantzun die orain arteko kultur erronkei, baina udalak dioenez iritsi da hausnarketa sakon bat egiteko eta zenbait eraldaketa egiteko momentua, beti ere, jakina, udal honen ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta», azaldu du Udalak.
Gaia lantzeko, hausnarketa kultur eragileekin eta azpiegituren erabiltzaileekin batera egitea da asmoa, nahiz eta bilera edonori irekia izango den. Udalaren asmoa da urtea bukatu bitartean bizpahiru saio egitea.
Abiapuntua Kultur Etxearen egoera izango da, baina aurrera begira ez da baztertzen azterketa zabalago bat egitea.
Gaiaren garrantzia azpimarratu du udalak eta bertan parte hartzeko ahalegin berezia egitea eskatu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión