Zarautz
Zarautzi buruzko gradu eta master amaierako lanak laguntzeko bekakA. E.
Zarautz.
Jueves, 13 de noviembre 2025, 20:15
Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) diruz laguntzeko bekak emango ditu. Helburua, Zarautzen unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazteek ikasturte amaierako lanetan Zarauzko errealitateak azter-tzea sustatzea da.
Publicidad
Lanek Zarautzekin erlazioa izan beharko dute, herriko ekimenak, zerbitzuak, industria, historia, etab. aztertuz eta euskaraz idatzitakoak izan beharko dute. Gehienez 10 beka emango dira, 1.000 euro lan bakoitzeko, eta prozesuaren amaieran, ekitaldi bat antolatuko da Gradu eta Master Amaierako Lan hauek herriaren aurrean aurkezteko.
Beka hau 21 eta 30 urte bitarteko zarauztarrek eskatu ahal izango dituzte eta Zarau-tzen erroldatuta egon beharko da aurreko hiru urtetan. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbi-tzuan egin daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión