Zarautz

'RedNudes', gazteen artean hausnarketa eragiteko antzezlana

Ikastetxeetan eskaini ondoren, Pikor Teatroak gaur arratsaldeko zazpietan Modelon eskainiko du ikuskizuna

Antxon Etxeberria

zarautz.

Miércoles, 19 de noviembre 2025, 20:11

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren programazioaren baitan, Pikor Teatroak 'RedNudes' antzezlana aurkeztuko du gaur Modelo aretoan.

Publicidad

Ikuskizuna sexpreading delako fenomenoan oinarritzen da: gazteen artean esponentzialki hazten ari den argazki intimoen eskaera eta presioa, eta horrek ikastetxeetan pizten dituen alarma sozialak eta gatazkei buruzkoa da antzezlana.

Atzo bezala, gaur ere, eguerdiko 12:00etan, ikastetxeetako ikasleek 'RedNudes' ikusteko aukera izango dute Modelo aretoan. Horrez gain, gaur, 19:00etan, publiko osoarentzat saioa eskainiko da. Ikuskizuna euskaraz da, eta sarrera doan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad