Partida denak hasi aurretik eserialdi bat egin zuten herrian izandako eraso matxista gaitzesten.

Zarautz

Minutu bateko eserialdia egin zen plaiero jardunaldia hasi aurretik

Hondartzako Futbol Txapelketako talde denak eraso matxista gaitzetsi zuten jokatu aurretik

Viernes, 2 de febrero 2024, 20:51

Joan den igandeko plaierotako jardunaldian, kirolaz gain bestelako ekimenak izan ziren. Antolakuntzak bat egin zuen Zarauzko mugimendu feministak egindako deialdiarekin, eta plaieroetako talde guztiek bat eginda, aurreko astean herrian izandako eraso matxista gaitzetsi zuten.

Publicidad

Ondoren, partidak jokoan jarri eta emaitza hauek izan ziren; Senior mutilak A taldean, S.F. Txanela 2 - Otamendi Taberna 3, Arrano Taberna 6 - Oxperta 2, Euskalduna Taberna 1 - Izar Optika 2, Celso Castro 2 - Kirkilla-Enea Jatetxea 0 eta Tivoli Taberna 1 - Latz Taberna 1.

Senior mutilak B taldeari dagokionez, Asti Pinturak 1 - Ulacia Bidaiak 0, Asergroup 4 - Pukas/Shelter 2, Garcia Edari Banaketak 5 - Il Capo 1, Telesforo Erretegia 0 - Balearri-Astillero 0 eta Talai-Mendi Kanpina 0 - Kosta Hortz Klinika 1.

Senior nesken multzoan honala amaitu zituzten norgehiagokak, Kebidek 2 - Talai-Mendi Kanpina 3. Lukas Ardotegia 3 - Itxas-Lur Taberna 3, Euskalduna Taberna 3 - Orbela Taberna- Emakume Surflari 7 eta Shelter/Pukas 2 - Kirkilla-Enea Jatetxea 2. Atsedena Mayflower taldeak izan zuen.

Sailkapenari dagokionez, mutilen A taldean dagoeneko bi talde sailkatuta daude azken faserako, Celso Castro eta Arrano Taberna, biak 21 punturekin. Beraiekin aurrera egingo luketen beste bi taldeak Kirkill-Enea Jatetxea eta Euskalduna Taberna dira (12 puntu bakoitzak) baina oraindik beste lau taldek badituzte euren aukerak.

Publicidad

B taldean, lau talde daude buruan eta aukera garbiak dituzte sailkatzeko, Asti Punturak, Telesforo Erretegia, Balearri/Astillero eta Kosta Hortz Klinika. Bi lehenak zihurtatua dute eta beste biak ere oso hurbil daude.

Nesken taldean Orbela dugu lehenengo postuan 18 punturekin. Gero Dator Kebidek (16), Lukas Ardotegia (14) eta Talaimendi Kanpina (12). Hauetatik 3 multzo nagusira joango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad