Malen Monasterio Durresera, Europako Halterofilia Junior Txapelketan
Urte oso berezia izaten ari da zarauztarrarentzat eta orain Albaniara joan da onenekin lehiatzera
J.M. ZUBIAURRE
zarautz.
Martes, 28 de octubre 2025, 20:04
Zarautzko halterofilia taldeko kidea den Malen Monasterio Urbitarte Albaniako Durres hirian ari da jada lanean, Imanol Zulaika entrenatzailearekin, Europako Junior eta U23 Halterofilia Txapelketan parte hartzeko prest.
Publicidad
Lehiaketa aste honetan jokatuko da, eta Malen 53 kiloko kategorian arituko da lehian Albaniako hirian.
Zaragozatik Durresera
2025 urte berezia izan da Monasteriorentzat. Ekainaren amaieran, Zaragozan jokatutako Espainiako Txapelketa Absolutuan nagusitu zen, eta Espainiako hainbat errekor ezarri zituen junior zein absolutu kategorietan. Horrek ateak zabaldu zizkion nazioarteko txapelketetara.
Udazkenean, Førden (Norvegia) jokatutako Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta zazpigarren postua eskuratu zuen, berriro ere errekor nazionalak gaindituta. Bere jardunak erakutsi zuen 20 urte inguruko zarauztarra Europako elitean txertatzeko moduko maila duela. Gainera, duela bi aste Zarautzen, ZKE Halterofiliako taldekideekin, lehenengo aldiz historian Copa de la Reina lehiaketan parte hartzeko sailkatu da taldekideekin.
Joan den larunbatean hartu zuen hegaldia Albaniara, bere entrenatzailearekin batera, lehiaketa aurreko azken entrenamenduak egiteko eta giroa hartzeko. Euren itzulera asteazkenean izango da. Entrenatzaileak azpimarratu duenez, «helburua ez da soilik marka berriak lortzea, baizik eta esperientzia pilatzea, Europako mailako erritmoa barneratzea eta sailakepnean ahal den goren amaitzea».
Aurkari gogorrak
53 kg kategorian, aurkari gogorrak izango ditu zarauztarrak; Celine Ludovica Delia (Italia, 210 kg), Alexia Diana Sipos (Errumania, 185 kg) eta Maria Stratoudaki (Grezia, 181 kg) besteak beste. Guztira hamar herrialde baino gehiagotako parte-hartzaileak izango dira Durresen.
Publicidad
Lehiaketa Europako Halterofilia Federazioaren (EWF) webgune ofizialean zuzenean jarraitu ahal izango da, EWF TV streaming bidez (ewf.sport).
Egunotan albaniar hiriak halterofilia kontinentalaren erdigune bihurtuko da, eta Malenek aukera paregabea izango du bere lana Europa osoaren aurrean erakusteko.
Zarautzen eta inguruko herrietan, zaleek gertutik jarraitzen dute bere ibilbidea. Klubeko arduradunek azpimarratu dute nez, «Malenen diziplina eta lan egiteko gaitasuna eredugarriak» direla. Herritar askok sare sozialen bidez bidali dizkiote animoak azken orduetan.
Publicidad
Txapelketa beste urrats bat da bere ibilbideko goranzko ibilbidean. «Lehiaketa handien aurrean, Malen beti mantso baina irmo doa; esperientzia honek etorkizuneko Munduko edo Europako senior txapelketetarako oinarri sendoa emango dio», azaldu dute Zarautz Halterofilia Klubetik.
Durresetik asteazkenean itzuliko dira, esperientzia berri bat poltsan eta, ziurrenik, altxaldi gehiago bihotzean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión