Zarautz
Jose Angel Iribar Txapelketa etxean Realari irabazitaZarautz A taldea nagusitu da futboleko XVIII. Iribar Txapelketan Realari finaleko penaltietan irabazi ondoren
Aste Santuko futbol txapelketak antolatu ditu ohikoa denez, Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak eta lehenengoan garaile atera da etxeko taldea, Zarautz A taldea.
Publicidad
2012an jaiotako alebin mailako mutilen 16 talde elkartu ziren Astiko kirol gunean eta lau taldetako multzotan banatuta elkarren artean jokatu ondoren, final laurdenetan kanporaketak jokatuko ziren. Zarautz Kirol Elkarteak hiru talde aurkeztu zituen lehiara eta onenak A taldekoak izan ziren, Dani Estradaren agindutara.
Lehen fasean aurrenak geratu ondoren. Donostiako Lengokoak taldearen aurka jokatu zuten finalaurrekoetan eta garaipena lortuta bidea gogortu egin zitzaion gure taldeari. Finalerdian Athletic izan zuen aurkari eta 3-3 berdindu ondoren penaltietan nagusitu ziren.
Finalean Real Sociedad zuten aurrean eta lehen gola etxekoak egin arren, donostiarrak berdindu eta berriro penalti jaurtiketetara joan ziren bi taldeak.
Ondo egokitu ziren berriz zarauztarrak penalti jaurtiketetara eta txapeldun ateratzen ziren XVIII. Jose Angel Iribar Txapelketan.
Zarauztar atezain handia ere, Astin egon zen eta sari banaketa hasi aurretik ZKEko lehendakariari, Mikel Aiartzaguena, opari bat eman zion. Iribar bera izan zen kanporaketak ikusi eta atezain onenaren izendapena egin zuena, Lagun Onak taldeko atezainari eman zitzaiona, Manex Aurrekoetxea. Azpeitiarrak laugarren amaitu zuten txapelketa Athletic-ekin galdu ondoren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión