Las diez noticias clave de la jornada
Kebidek taldea azpitxapeldun geratu zen eta berriz finala jokatu nahi du baino aurkari gogorra du bihar, Talai-Mendi kanpina. AMAXKAR

Zarautz

Hondartzako futbol txapelketak bihar jarriko ditu jokoan final erdiak

Senior mailako neska eta mutilak Liga eta Kopako azken kanporaketak jokatuko dituzte zortzi zelaietan banatuta

Viernes, 19 de abril 2024, 20:43

79. Hondartzako Futbol Txapelketak bihar igandea goizeko 09:15ean hasita jokoan jarriko ditu senior mailako final erdiak. Luze joan da txapelketa, urrian, lehenengo egunean, hasi zen lehia eta ordutik hona, hamabi jardunaldi jarri dira jokoan, nesken eta mutilen txapelketaren barne. Hasieran hiru multzotan banatu ziren talde guztiak, gizonezkoenak bi (10 taldeakoak biak) eta neskena bestea (9 talderekin osatutakoa). Elkarrekin denak jokatu eta sailkapenaren arabera batzuk, onenak, Ligako kanporaketak jokatzera pasa ziren eta besteak Kopakoak.

Publicidad

Nesken multzoan bederatzi izan da, hiru multzotan banatu zituzten eta euren artean erabaki zuten zein pasako zen Ligako final erdiak jokatzera eta zein Kopakoan lehiatzera. Mutilen artean kanporaketak jokatu ondoren erabaki dira bihar jokatuko diren partidetan zeintzuk egongo diren.

  • Senior mutilak kopa 1.- Izar Optika - Tivoli / Naparrak; 2.- Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak.

  • Senior mutilak liga 3.- Asti Pinturak - Kosta Hortz Klinika; 4.- Telesforo Erretegia - Balearri / Astillero.

  • Senior neskak liga 7.- Kebidek - Talai-Mendi Kanpina; 8.- Orbela Taberna / Emakume Surflari - Lukas Ardotegia

Hauek izango dira, beraz, 79. Hondartzako Futbol Txapelketako final erdietako partidak Zelaiez zelai; Senior mutilak kopa: 1.- Izar Optika - Tivoli / Naparrak eta 2.- Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak.

Senior mutilak liga: 3.- Asti Pinturak - Kosta Hortz Klinika eta 4.- Telesforo Erretegia - Balearri / Astillero.

Senior neskak kopa: 5.- Itxas-Lur Taberna - Shelter / Pukas eta 6.- Mayflower - Kirkilla-Enea Jatetxea.

Senior neskak liga: 7.- Kebidek - Talai-Mendi Kanpina eta 8.- Orbela Taberna / Emakume Surflari - Lukas Ardotegia.

Dena presta dago. Bihar ezagutuko dira 79. edizioko finaletan jokatuko duten taldeen izenak, maiatzak 4an.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad