Borrar
Jaione Eskudero, Zarautz Abesbatzako zuzendaria. ETXEBERRIA

Jaione Eskudero

Zarautz Abesbatzako zuzendaria

«Gure kantuak zabaltzea da larunbateko saioen helburua»

Zarautz Abesbatzak, larunbat honetan, ekainak 21, Europako Musikaren Eguna ospatuko du, Udaberri jubilatu etxearen aurrean eta ondoren Torre Luzean eskainiko dituen saioekin

Miércoles, 18 de junio 2025

Zarautz Abesbatzak, larunbat honetan, ekainak 21, Europako Musikaren Eguna ospatuko du, Udaberri jubilatu etxearen aurrean eta ondoren Torre Luzean eskainiko dituen saioekin. Ohitura honetaz hitz egiteko, Jaione Eskudero, abesbatzako zuzendariarekin bildu gara. Berak gidatzen du aspalditik berrogeita hamar kantari inguru dituen abesbatza, eta larunbaterako, beti bezala, animosa eta gogotsu dagoela dio.

–Nolatan hasi zineten duela 21 urte ospakizun honetan?

–2003an Zarautz Abesbatzaren sorreraren 20. Urteurrena izanik, Suitzara bidaiatzea otu zitzaigun eta Ginebran, Suitzako hirietako batean, kontzertu bat eman behar genuen ekainaren 21ean. Hiriko leku askotan musikariak abesten eta instrumentuak jotzen ikusi genituen, edonon ari ziren musika egiten, parkean, kale kantoietan... eta han jakin genuen ekainaren 21.ean Europako Musika Eguna ospatzen zutela. Hango esperientzia Zarautza ekarri genuen eta handik aurrera, guk ere, herriko txoko ezberdinetan abesten jardun dugu egun horretan: Villa Mundako parkean urte askotan, Rosaledan, Villa Mundako lehoien artean, Frontoi Txikin ... Gure kantuak zabaltzea da asmoa.

«Lehendabizi 20:00etan Udaberri aurrean abestuko dugu eta, jarraian, 20:30ean Torre Luzea parean»

–Aurtengoan, non izango zarete, non abestuko duzue?

–Aurten Udaberri aurrean esperimentatu nahi izan dugu, bizikleteroak ezin zirela kendu eta bizikleta artean abesteak agian, biziki bizi jarriko gaituela eta... (kar, kar...) hortxe abestuko dugu Zarazte abesbatzak eta Zarautz Abesbatzak kantu sorta eder bat 20:00etan hasita eta ondoren, Torre Luzean beste saio bat egingo dugu 20:30ak aldera.

–Zarautz Abesbatza 50 lagunez osatuta dago eta azkenaldian gizonezko ahots gehiago eskatzen ari zarete?

–Bai, lehen ahots grabeak eskatzen genituen, baxuak, orain, gizonezko ahots agudoak eskatzen ditugu, tenoreak. Esan beharra dago, Zarautz Abesbatzan parte hartzeko kantua asko gustatu behar zaizula, errepertorio zabala daukagu, urtean kantu dezente prestatzen ditugu emanaldi ezberdinetarako eta Abesbatzara sartzen den pertsonak bere bizitzako tarte bat eskaini behar dio talde kantu lanari. Beraz, norbait animatzen bada, badaki, Villa Mundako gure entseguetara hurbildu besterik ez du edo guretako edonorekin harremanetan jarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gure kantuak zabaltzea da larunbateko saioen helburua»

«Gure kantuak zabaltzea da larunbateko saioen helburua»