Marmarran aurkeztu zuten atzo Gesalaga Okelan Bandera, larunbat goizean Zarauzko uretan lehiatuko duten estropadarako prestatua. AMAXKAR

Zarautz

Gesalaga Okelan Bandera larunbat eguerdian lehian Zarauzko uretan

Herrian egingo diren KAE-1 Ligako bi estropadetako lehenengoa izango da

Miércoles, 16 de julio 2025, 20:15

Aurten arraunzaleek KAE-1 Ligako bi estropada ikusi ahal izango dituzte udako denboraldian. Lehenengoa, larunbatean, eguerdiko 12:00etan hasita eta bigarrena abuztuaren 16an ordu berean.

Publicidad

Atzo goizean aurkeztu zuten aste honetako bandera, Gesalaga Okelan izenekoa, dotorea eta handia. Abendañoko industrigunean kokatua dagoen dendan, Gesalagatarrak izan ziren protagonistak, garaikurra plazaratzerakoan. Udal ordezkaritza eta ZAEkoa ere izan zen bertan.

Kirol arloan esan behar da Ligako zazpigarren estropada izango dela larunbatekoa, bi multzotan banatuko dituzte traineruak eta binaka erlojupekoan aterako dira, sailkapenaren arabera. Jakina, Zarautzen bina.

Zaleek zuzenean ikusiko dute mutilen Enbata, eta bertaratuz ZAEko kamiseta, banderola eta abar eskuratu daitezke

Itsasoa aldeko egongo dela dirudi, beraz ikuskizuna ederra izan daiteke. Bertaratzen direnek Zarautz Arraun Elkarteko kamiseta, banderola, bisera eta abarrak eskuratu ahal izango dituzte, delegatuak egoten diren gunearen ondoan. Bazkideek ere, bertaratuz euren kamisetak jaso ahal izango dituzte.

Ez da asteburuan Asier Puertasen mutilek egingo duten estropada bakarra; igandean, Gorlizko III. Ikurriña lehiatuko baitute. Kasu honetan, lau kale eta lau luze izango dituzte lanerako 12 ontziek, hiru txandetan banatuta.

Publicidad

Nagore Arruti, ZAEko lehendakariaren aurpegiak erakusten zuen denboraldi hasiera benetan bikaina izaten ari dela bi enbatei dagokionez. Bereziki nesken ontzia ematen ari da maila ikusgarria, sailkapenean lehen postuan kokatuta, lau bandera etxera ekarrita eta Euskotren Ligara igotzeko borrokan erabat murgilduta.

Lidertza sendoa dute Juanjo Etxarteren arraunlariek, buruan daude 59 punturekin eta atzetik dator San Juan 56rekin. Joan den astean Kaikuk garaipena lortu zuen eta badirudi hirugarren oilarra izango dela borroka honetan, eta une hauetan 52 puntu batu dituzte.

Publicidad

Neskek ere bi estropada izango dituzte asteburuan. Larunbat goizean Orion jokatuko dute IV. Hernaniko Bandera, 11:15ean hasita eta erlojupekoan banaka. Igandean Bizkaian izango dute erronka, XLIII Bandera Noble Villa de Portugalete lehiatuko da, hiru kale eta bi luzetara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad