Zarautz
Garagardo Azokaren XXII. edizioa Aste Santuan egingo da Munoako karpanZAEren Txuleta Festa amaituta, hurrengoa ZKEko Rugby atalaren Garagardo Azoka izango da
Munoan Udalak garai honetan kokatzen duen karpari gero eta etekin handiagoa ateratzen zaio. Bertan egin zen martxoaren hasieran Lanbide Heziketa eta Enplegu azoka. Ondoren, asteburu honetan, Zarautz Arraun Elkartearen Txuleta Festa eta Aste Santuan sartzearekin batera irekiko ditu ateak beste urte batez Zarauzko Garagardo Azokak. XXII. edizioa izango da aurtengoa, eta tradizioei eutsiz, Munoako karpan egingo da. Bertara gerturatzen den orok ederki jan eta edateko aukera izango du.
Publicidad
Aurtengo edizioa iragartzeko egindako kartel lehiaketa Nerea Uralde Arrondo andoaindarrak irabazi du beste behin ere. Hirugarrenez jarraian irabazi du.
Garagardo aukera zabala izango da aurtengoan ere, Europa guztiko zaporeak dastatu ahal izango dira bi prezio ezberdinetan (arrunta eta berezia). Janariari dagokionez, ukondoak eta oilaskoak izango dira protagonistak. Eguerditik gau arte, ordutegi jarraituan, irekita egongo den sukaldetik gainera, saltxitxak, patata ziriak eta beste jaki gustagarri asko zerbitzatuko dira. Produktuak menu moduan edo banan-banan erosi ahal izango dira.
Bazkal orduan azokara gerturatzen diren gurasoek, haurrak zaintzeko begirale zerbitzua izango dute aukeran. Sukaldeak bezalaxe, barra zerbitzuak ere ordutegi jarraitua izango du.
27an irekiera
Martxoaren 27an, asteazkenean, ateak 19:00etan irekiko dira eta goizaldeko 01:00ak arte egongo dira zabalik. Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean, ordutegia eguerdiko 12:30etatik goizaldeko 01:00ak arte luzatuko da. Apirilaren 1ean, berriz, astelehenean, iluntzeko 20:00etan itxiko dira ateak.
Ordutegi zabal horretan, ekitaldi ugari egingo dira Zarauzko Garagardo Azokaren baitan. Ostiralean (martxoak 29), mus txapelketa jokatu da. Larunbatean aldiz, herri bazkaria antolatu da: Pertsona bakoitzak 22,00 euro ordaindu beharko ditu, eta menuan paella, ukondoa, saltxitxak, postreaz gain 2 garagardo berezi ere dastatu ahal izango ditu. Strudle sagar tarta eta Bina Bina izoztegiko izozkia, azkenburuko protagonistak izango dira.
Kontzertuak ere ez dira faltako, ostegunetik igandea bitarte talde edo bakarlariak arituko baitira gaua alaitzen. Ostegunean Fan&Go, ostiralean Slow Times Blues Band, larunbatean Andoni Oilokiegi eta igandean Bada Giro.
Publicidad
Errugbi atalarentzat laguntza
Gaur gaurkoz, Garagardo azokari esker bizirauten du Zarauzko errugbi taldeak, eta horren jakitun dira ekitaldia martxan dagoen bitartean laguntzera gerturatzen diren denak. Era batera edo bestera errugbi taldearen familiarekin lotura duten pertsonek, euren onena emango dute azokak irauten duen 5 egunetan
300 lan txanda baino gehiago preastatu dituzte dena primeran atera dadin.
Hau dena esanda, mundu guztiari gonbita egitea besterik ez da falta. Besoak zabalik hartuko zaituztete, martxoaren 27tik apirilaren 1era errugbiko kide guztiak, Munoa Plazan zabalik izango den karpan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión