Kartela.

Zarautz

Euskal Timber txapelketaren finala Zarautzen lehiatuko da abenduaren 20an

Enborrak motozerrarekin, aizkoarekin eta trontzarekin moztea da betebeharra eta sarrerak gaur jarriko dira salgai

J.M. ZUBIAURRE

zarautz.

Miércoles, 5 de noviembre 2025, 20:30

«Milioika jarraitzaile munduan... eta orain, Euskal Herrian lehertuko da», honela iragartzen du antolakuntzak Zarautzen datorren abenduaren 20an lehiatuko den Euskal Timber txapelketaren finala. Aritzbatalde pilotalekuan arratsaldeko 18:00etan hasiko da lehia.

Publicidad

Mundu mailan hainbat txokotan lehiatzen den kirola da eta lehen aldiz egingo dute Euskal Herrian, indarra eta zehaztasuna nahasten dituen Euskal Timber txapelketa hau.

Enborrak motozerrarekin, aizkoarekin eta trontzarekin moztea da txapelketaren betebeharra, eta bi jardunalditan banatuko dute txapelketa. Azaroaren 15ean ate itxiko kanporaketa jokatuko dute Astigarragan, eta finala abenduaren 20an izango da Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian.

Azaroaren 15ean jokatuko den kanporaketan erabakiko da zein hamasei kirolari sailkatuko diren Zarauzko finalera

Bi entrenamendu eta ikasketa kanpusak egin dira (Otsagabian eta Zumarragan), Dani Vicenteren eskutik. Bertan kirolariek aukera izan dute araudia eta motozerraren zein trontzaren erabilera egokia ikasteko. Kanpusei amaiera emateko, Otsagabian Xabier Zalduak lan osoa burutu zuen, eta Zumarragan berriz, Iker Vicentek bere teknika, indarra eta trebezia erakutsiz gozatuarazi zituen bertaratutakoak.

Kanporaketa ikuslerik gabe

Azaroaren 15ean, ate itxiko kanporaketa jokatuko da, denbora-neurketa ofiziala egiteko helburuarekin. Horren bidez erabakiko da zein 16 kirolari sailkatuko diren final handira, eta zein izango diren lehiakideen arteko gurutzaketak.

Lehian izango diren kirolarien zerrenda honakoa da; Ander Altuna, Borja Fernandez, Dani Vicente, Eloy Corchero, Emilio Garcia, Eneko Saralegi, Haritz Goena, Ibai Soroa, Iker Vicente, Ioritz Gisasola, Jesus Mari Lasa, Unai Valverde, Urtzi Olasagasti, Xabier Zaldua, Joanes Izagirre, Jokin Urretabizkaia, Jon Zaldua, Julen Kañamares, Julen Laberdi, Manuel Fraile, Mikel Agirre, Mikel Larrañaga eta Oier Cañamares.

Publicidad

Horietatik 16 sailkatuko dira Zarauzko finalera. Finalean, antolatzaileek azaldu dutenez, «tradizioa, teknika eta indarra uztartuko dituen ikuskizun paregabea» eskainiko dute parte hartzaileek.

Abenduak 20an Zarautzen lehiatuko den Euskal Timber txapelketaren finalera joateko sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai webgune honetan https://entradium. com/events/euskal-timber. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera lortu ahal izango dira sarrerak.

600 sarrera eskuragarri egongo dira. Bi sarrera mota daude, helduentzat, eta 6 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat. 6 urtetik beherako haurrek ez dute eserlekurik okupatuko. Antolakuntzak gogoratzen du sarrera kopurua mugatua dela eta bizkor ibili beharko dela gaur horietako bat lortzeko.

Publicidad

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, Euskal Timber txapelketa Stihl Timbersport ospetsuaren anaia txikia izango da, nazioarteko fenomeno bat dena. Horregatik, euskal parte hartzaileez gain, espainiar estatukoak ere izango dira txapelketan.

Moztu beharreko enborren zabalera honakoa izango da, motozerrarekin 40 zentimetrokoak, aizkorarekin etzanda eta zutik 30 zentimetrotakoak eta trontzarekin 40 zentimetrotakoak. Ikuskizun bikaina izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad