Las diez noticias clave de la jornada
Partida jolastu aurretik argazkia ateratzen. AMAXKAR

Zarautz

Bi egunetan plaieroekin gozatu dute Zarautz eta inguruko nerabeek

Play Eruak txapelketan 64 talde eta 600 partaidetik gora izan dira IV. edizioan

Lunes, 8 de abril 2024, 20:53

Hondartzako Futbol Txapelketa antolatzen duen taldeak, aukera berri bat eman die Zarautz eta inguruko nerabeei plaieroetaz gozatzeko. Larunbat eta igandean, IV. Play_Eruak txapelketa prestatu dute eta gazteen erantzuna bikaina izan da.

Publicidad

Asteburuko bi egunetan 64 talde izan dira lehian, denera 600 partaidetik gora, neska zein mutil, DBH1 etik DBH 4ra bitartean aurkitzen diren nerabeak, hau da, 12 urtetatik 15 urtetara dituztenak.

Laugarren edizio honek, berriz ere gora egin du, partaidetza handitu egin da eta hasieran herritarrak bakarrik izan baziren, edizio berriak egiten joan diren bezala, beste herritako nerabeak ere izena ematen dute, aurtengoan, Orio, Zumaia, Getaria eta Usurbilgo taldeak Zarauzko hondartzan egon baitira.

Helburu garbia du txapelketa honek, plaieroekin gozatu, kontutan izanik adin tarte horretan ez dagoela txapelketarik eta laburra izan arren, gaztetxo hauek berriz hondartzara jaitsi eta plaierotan murgiltzen dira, gero 16 urte betetzen dituztenean senior mailako txapelketan parte har dezaten. Giroa izugarria izan da. Eguraldiak lagundu du eta festa giroan egin da lehia. Horretarako, lehiakortasuna baino kiroltasuna bultzatzen da, taldeak elkarreki ateratzen dituzte argazkiak eta amaitutakoan denak eskua elkarri ematen diote. Arraio Irratiko kideak ardura-tzen dira giroa sortzen eta kirolariak atsedena hartu eta indarrak berritzeko gunea izaten dute. Gainera sariak zozketa bidez banatzen dira, edonork eraman dezan herriko ostalari, denda eta bestelako elkarteak emandako sari ugariak.

Antolakuntza zoriondu beharra dago, talde bikaina osatzen dute, boluntario ugarirekin eta txapelketa bikain eramaten dute. Gogoan izan baita, izena ematerakoan Elikagai Bankuak eskatutako elikagaiak eskatzen zirela eta partaide guztiak eraman dituzte zintzo elikagai horiek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad