Zarautz

Bola eta Toka Eguna igandean Zelai Ondon ospatuko da

Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubak antolatuko du eta Gipuzkoako bolariak bertaratuko dira

Jueves, 5 de diciembre 2024, 16:03

Abenduaren 8an, datorren igandean, ohi bezala, Bola eta Toka eguna ospatuko da. Edizio honetan, ekitaldia Zarautzen izango da eta Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Kluba arduratuko da antolaketa lanetaz.

Publicidad

Ekitaldiak instalazio berriak ezagutaraziko dizkie Gipuzkoako bolari familia osoari. Probintzia osoko bolari eta tokalariak elkartuko dira, eta tirada berean, gazte eta beteranoen txapelketak jokatuko dira.

Amaieran Itxas-Berri erretegira joango dira bazkaltzera eta ondoren Antonio Lertxundi eta Jexux Atorrasagasti herriko klubeko kideak omenduko dituzte. Gainera, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak 2024an egindako txapelketa ofizialetako irabazleei garaikurrak eta diplomak emango dizkie.

Bolatokia berrituta

Zelai Ondoko bolatoki berria duela gutxi amaitu zuten eta jada erabilgarri dago zarauztarren gozamenerako. Herri Lan eta Kiroletako departamentuek elkarlanean landutako proiektu honen baitan, aurrez zegoen bolatokia berritu eta estali da, bolatokia baldintza meteorologikoetatik babesteko. Bestalde harmailak ere jarri dira, bertan jokatzen diren txapelketak edo saioak ikusi ahal izateko. Udan hasi eta duela gutxi bukatu diren lan hauek 320.410 euroko inbertsioa izan dute.

Igande honetan kanpotik datoren bolariak arazorik gabe ospatu ahal izango dute Bola eta Toka Eguna. Eguraldi txarra iragarrita dago baina berrikuntza guzti hauekin inongo arazorik gabe egun ederra igaroko dute denak elkarrekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad