Bikote Mistoen Krosak Amalur parkea zeharkatzen du. ibilbideko gune eder bat aprobetxatuz. AMAXKAR

Zarautz

Igandera arte eman daiteke izena 46. Bikote Mistoen Zarauzko Krosean

Proba goizeko 11:00etan hasiko da Araba kalean eta 10:00ak bitartean zabalik egongo da epea

Viernes, 28 de noviembre 2025, 20:46

ZKEko errugbi atalak antolatzen duen Bikote Mistoen Krosa igande honetan lehiatuko da. Dagoeneko 750 bikotek eman dute izena baina oraindik badago aukera lasterketan parte hartzeko.

Publicidad

Izen ematea burutzeko www.herrikrosa.eus webgunera jo besterik ez dago eta 30 euro ordaindu. Dena den oriandik zalantzak dituzten bikoteek igande goizean bertan erabaki dezakete Krosean lehiatzea. 10:00ak bitartean irteera puntura hurbildu eta 33 auro ordainduz korrika egiteko moduan izango dira.

46. edizioa beteko du aurten herri lasterketa parekide honek. Orain arte abenduko lehen igandean egiten zen baina aurten astebete aurreratu du antolakuntzak ikusiaz abenduko lehen asteburuan zubia izango duela jende askos eta horrek eragin ezkorra izan zezakeela partaidetzan.

Probak urteroko luzera izango du, 7,9 kilometro, lauak eta herriko kaleetan zehar ibiliko dena. Baina aldaketa bat izango du joan den urtekoarekin alderatuz. Hiru itzuli izango dira berriro, baina 2024ko lasterketan korrikalariak nahastu egin ziren lehen itzuli handia egin ondoren eta horregatik aurtengoan lehen itzuli laburra egingo da, ondoren luzea eta azkena berriz laburra.

Irteera beti bezala Aritzbatalde kiroldegi aurrean emango zaio, asfaltatu berri den Araba kaletik eta helmuga Lege Zaharren enparantzan izango du. 11:00etan emango zaio hasiera lasterketari.

Bikoteek, kamiseta eta pintxoa (txorizo eta salda) barne izango dute izen ematearekin batera. Bestalde herriko denda eta ostalaritzari esker, sari ugari zozketatuko dira partaideen artean. Sailkapenari dagokionez lasterketako hiru lehen bikoteak sarituko dituzte eta baita hiru lehen zarauztar bikoteak ere.

Publicidad

Dortsalak jasotzeko, azaroak 29, 16:30etik 18:30era eta azaroak 30, 9:00etatik 10:30era Aritzbatalde pilotalekura hurbildu besterik ez da egin behar.

Trafiko mozketak

46. Bikote Mistoen Zarauzko Krosak eragina izango du igande goizean herriko hainbat kaletako trafikoan. Lasterketak irauten duen bitartean, herriko hainbat kale itxiko dira korrika saioa igaro ahal izateko.

Hauek dira igande goizean trafikoari itxiko diren kaleak: 10:00etatik 12:30era, Araba kalea (Gurmendi eta Zelai Ondo artean). 10:45etik 12:30era, Bizkaia kalea (Urdaneta eta Hegoalde kaleen artean), Aitze kalea (Justo eta Bizkaia kaleen artean), Justo kalea, Mitxelena kalea, Zelai Ondo kalea, Gipuzkoa kalea eta Foruen kalea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad