Zarautz
Basarri bertsopaper sarira lanak aurkezteko epea ekainaren 21ean itxiko daA. E.
ZARAUTZ.
Miércoles, 31 de mayo 2023, 21:18
Martxan da Zarauzko Udalak antolatzen duen Basarri bertsopaper saria. Aurtengoan, bertsogintza saritzeko sariketa honen 39. edizioa lehiatuko da. Aner 'Euzkitze' bertsolari zarauztarra izan zen joan den edizioko garailea 'Zopa hozten ari zaizu' izenburua zeraman bertso sortarekin.
Publicidad
Lanak bidaltzeko epea beste hiru aste egongo da zabalik, ekainaren 21a bitartean eta garailearen izena uztailaren 4an jakinaraziko da. Garaileak, 1.530 euro garbi jasoko ditu eta sari banaketa uztaileko Bertso Asteko egitarauaren barne egingo da.
Hiru lagunek osatuko dute Basarri bertsopaper sariaren. 39. edizioko epaimahaia, aurtengoan: Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok eta Uxue Alkortak osatuko dute. Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz. Informazio gehiago, udalaren webgunean kultura@zarautz.eus eta 943 00 51 20 telefono zenbakian.
Parte hartzeko baldintzak
Sariketan parte hartzeko lanek baldintza hauek bete beharko dituzte: Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu; gai aldetik, librea izango da; bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da; parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete eta, azkenik, lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión