Anjel Lertxundik Zarauzko Udalaren Kultur Merezimenduaren Domina jaso zuen
Anjel Lertxundiren inguruan antolatu diren ekitaldien hasiera besterik ez da, izan ere, ekainaren 29 eta 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateak bere ibilbidea aztergai izango duen Udako Ikastaroa antolatu baitu
Anjel Lertxundi idazleak (Orio, 1948), gaur arratsaldean Kultur Merezimenduaren Domina jaso du Zarauzko Udalaren eskutik, udalbatzarra gainezka zegoelarik, familiarteko, lagun, herritar eta kultur munduko jende askorekin, tartean Bingen Zubiria sailburua. Asteartekoa, Anjel Lertxundiren inguruan antolatu diren ekitaldien hasiera besterik ez da, izan ere, ekainaren 29 eta 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateak bere ibilbidea aztergai izango duen Udako Ikastaroa antolatu baitu.
Publicidad
Gaur arratsaldeko ekitadian, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak hitzegin zuen lehendabizi, Lertxundiren ibilbideari errepaso labur bat eginez; ondoren, Uxue Alberdi idazleak Anjelen obra goresteko textu bat irakurri zuen eta jarraian Lertxundi berak zenbait pasarte ekarri zituen gogora, Udalaren aitortza eskertuz, eta batipat Udalaren erabakia aho batekoa izatea. Domina jaso ondoren, Jesus Mari Lopetegik, Lertxundiren textu bat abestu zuen bere gitarrarekin.
Udaletxeko ekitaldia eta gero, kanpokaldean txistularien laguntzaz, bi dantzarik aurreskua dantzatu eta guztiak kalejiran Modelo aretora zuzendu ziren, Bertan, 'Anjel Lertxundi: idazle totala' mahai-ingurua izan zen, Udalak antolatuta, idazlearen ibilbideaz hitz egiteko solasaldia, besteak beste, Andoni Egaña, Danele Sarriugarte, Iratxe Retolaza eta Iñigo Astizen parte hartzearekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión