Usurbil
Pasarelala muntatzen ari dela eta, trafiko mozketak izango dira hilaren 29anA. M.
Usurbil.
Lunes, 21 de julio 2025, 20:16
Hainbat ordutako trafiko mozketak izango dira berriz ere uztailaren 29an, Etxealdiako igogailuaren pasarela dela eta. Lehena uztailaren 17an izan zen eta hurrengoa, 29an zehazki izango da. Mozketak 08:00etatik 18:00etara bitartean izatea aurreikusi da: edozein kasutan, lanak espero baino azkarrago amaitzen badituzte, lehenago irekiko da bidea. Hilaren 17an, pasarela ekarri, eta Kale Nagusian hesituta dagoen eremuan utzi zen. Han egon da aurreko aste osoan, muntatu aurreko azken lanak bertan egiteko. Uztailaren 29an, muntatuko da pasarela. Garabia beharko dute horretarako, eta Kale Nagusian egun erabilgarri dauden aparkalekuak kendu egin beharko dira, garabia kokatzeko.
Publicidad
Trafiko mozketak bizilagunei ez ezik, zenbait zerbitzuri ere eragingo die, besteak beste, garraio publikoari. Donostiatik Zumaiara doazen autobusak San Inazio beheko biribilgunean geldituko dira, eta Usurbil eta Hernani lotzen dutenak, berriz, San Inazio kaleko goiko partean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión