Usurbil

Ostiraletik hasita San Esteban jaiak ospatuko dira Urdaiaga auzoan

A. M.

Usurbil.

Lunes, 28 de julio 2025, 20:55

San Esteban jaiak ospatuko dira asteburu honetan Urdaiaga auzoan. Ostiralean hasteko, goizeko 07:00ean oilasko biltzaileen gosaria izango da eta ondoren, irteera. Arratsaldeko 14:00etan, Oilasko biltzaileen bazkaria. 17:30ean, helduen jolasak. Ondoren, buruhandiak aterako dira. Gaueko 21:30ean, bertso-afaria Jon Maia eta Amaia Agirre. Gero 23:30 Mugi Panderoa erromeria. Ondoren, Dj Arraultze ta Xolomo.

Publicidad

Larunabtean berriz, goizeko 10:30ean, umeen jolasak hasiko dira. Gero, 13:30ean, umeen bazkaria batzordearen eskutik. 16:00etan mus txapelketa antolatu dute. Aurretik, 15:30ean, mus txapelketako izen-ematea egin behar da. 16:00etan, umeen tailerrak. 19:00etan, buruhandi eta erraldoiak, Lauburu konpartsaren eskutik. Ordu berean, 19:00etan, patata tortilla lehiaketa hasiko da. 21:30ean, herri afarira, norberak berea eramanda. 23:30ean, Txiskeroak, Ameba taldeen kontzertuak hasiko dira. Ondoren, Dj Blin eta mozkor jolasak.

Igandean berriz, San Esteban egunean, 11:00etan Meza izango da. 11:45ean, dantzariak. Jarraian, patxintxi eta ardogoxo banaketa. Ondoren, buruhandiak. Arratsaldeko 14:00etan, herri bazkaria norberak berea eramanda antoaltu da. Batzordearen esku, edaria, kopa eta kafea. 18:00etan, herri kirol erakustaldia antolatu dute. 19:30ean Ostolaza eta Larrañagak alaituko dute giroa. Festen amaierako traka egongo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad