Orbeldiko presaren eta kanalaren eragina aztertzeko herri batzarra egingo da gaur Sutegin
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Jueves, 10 de febrero 2022, 00:07
Gaur arratsaldeko 18.30etan 'Orbeldiko presaren eta kanalaren eragina errioan' herri batzarra izango da Sutegi eraikineko auditoriumean Anerreka ingurumen elkarteak antolatuta. Orbeldiko ur bizkorren kanalaren planari hasierako onespena eman zaion arren, gai honen eztabaida herriratzeko saioa izango da. Oria ibaiaren natur kontserbazioa eta biodibertsitatearen berreskurapena helburu, eman beharreko urratsak aztertu eta elkarbanatzea izango da saioaren muina.
Publicidad
Zientzialarien ikuspegia emateko bertan izango dira Arturo Elosegi, ibaien ekologian nazioarteko aditua, Artikutzako urtegia hustutzearen ondorioen ikerketaren zuzendaria, ekologian katedradun irakaslea EHUn. Honekin batera, Aitziber Sarobe biologoa, HUHEZIko irakaslea eta Naturkoneko partaidea dena ere bertan izango da.
Eusko Jaurlaritzak 60.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu zuen pasa den urteko irailean Euskadiko Piraguismo Federazioarentzat, Orbeldin, ur bizien kanala eraikitzeko proiektua finantzatzeko. Lanak 2022. urte hasieran hasi eta 2023an amaitzea aurreikusten zutela jakinarazi zuten.
2020ko irailaren 16an, Udalak hasieran onetsi zuen Orbeldin ur bizien kanal bat ezartzeko Lurzoru Urbanizaezinaren Plan Berezia, baina udara honetan Agurtzane Solaberrieta alkateak maiatzean obrak hasteko moduan izango direla esatea «arduragabea» iruditzen zitzaiola esan zuen.
Anerreka Ingurumen Elkarteak eta Eguzki talde ekologistaren esanetan, proiektuak, zentral zaharraren hondakinak eraitsi eta 195 metro luzeko katal bat eta pabilioi bat eraikitzea aurreikusten du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión