Kiroldegiko igerileku txikia itxita egongo da datozen egunetan
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Miércoles, 9 de marzo 2022, 00:06
Kiroldegiko igerileku txikia itxi dute, eta hala egongo da datozen egunetan. Igerileku horren azken ur analisian bakteria bat agertu da, eta nahiz eta ez den kopuru handian azaldu, ezinbestekoa da itxi eta tratamendu bat aplikatzea. Izatez, dagoeneko hasi dira tratamenduarekin, bakteria guztiz ezabatzeko helburuarekin.
Publicidad
Tratamendua aplikatu, ura aztertu, eta parametro guztiak egon behar duten mailan daudenean zabalduko dute berriz.
Udal-dirulaguntzak
Udal-dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago eta gehientsuenak apirilaren 5era arte eskatu ahal izango dira, egun hori barne. Ohi bezala, ordea, badira salbuespenak: batetik, Usurbil Zabalik eta Hasiz Hazi lerroetarako epea irailaren 30era bitartekoa izango da, eta, bestetik, kirol arloko norgehiagokakoak ez diren dirulaguntzetarako epea urriaren 28a izango da. Guztira, 802.200 euro bideratuko ditu udalak dirulaguntzetara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión