Usurbil

Haur eskolako zerbitzua Agerialden eskainiko da ikasturte berrian

A. M.

USurbil.

Miércoles, 23 de julio 2025, 20:50

Haur eskolako zerbitzua Agerialden eskainiko da datorren ikasturtean, behin-behinean. Udaberriaz geroztik ari da udal-brigada Agerialdeko espazioa egokitzen, Kalezarko eraikina birgaitu ahal izateko beharrezkoa baitzen zerbitzua handik ateratzea. Kalezarko obrak udazkenean bertan hasi ahal izatea aurreikusten du udalak. Obrak amaitu gabe egonik ere, Agerialdeko espazioa haur eskola zerbi-tzuaren erabiltzaileei erakusteko ate irekien saioa egin zen, uztailaren 9an.

Publicidad

Joan-etorri ugari izan ditu haur eskolaren gaiak azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak doakotasun unibertsala iragarri zuenetik. Azken urtean, gainera, udal haur eskolen finantzaketa etetea erabaki du, proiektua bera eta bideragarritasun ekonomikoa zalantzan jarriz. Aukera guztiak jarri dira mahai gainean, udalak zein ikastolak 0-3 zikloa osorik euren gain hartzea barne, baina batak zein besteak ezinezkotzat jo zuten. Hala, 0-2 zikloa Haurreskolak Par-tzuergoarekin eta 2-3 ikastolarekin eskaini beste aukerarik ez da izan.

100.000 euro obran

Hurrengo lana eraikinarekin zer egin erabakitzea zen. Udalak Kalezarko eraikina osorik berritzeko proiektua esku artean eta milioi bat euroko aurrekontua zituen. Proiektu hori egokitzen ari da orain, eta udazkenean obrak hasi ahal izatea aurreikusten du. Bitartean, Agerialden eskainiko da zerbitzua: 0-2 zikloaren kasuan, urtebeterako izango da, Kalezarrera itzuliko baita; 2-3ren kasuan, ikastolak Agerialden eskainiko du aurrerantzean.

Agerialdeko egokitzapenak egiteko 100.000 euro inguru bideratu dira; ikastolak zati bat bere gain hartu du, 2-3 urtekoen gelagatik. Kalezarko proiektua egokitutakoan jakingo da zenbat diru bideratu beharko den.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad