Usurbil
Guraso Elkartearen logoa diseinatzeko lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu duteSalting-era irteera antolatu da hilaren 22rako, nerabeei zuzenduta
Sara Utrera
aizarnazabal.
Miércoles, 16 de abril 2025, 19:54
Aizarnazalgo Guraso Elkarteak ez du elkarte gisa identifikatuko duen logorik, eta ondorioz, lehiaketa bat antolatu du horretarako. Herritarrak logoaren diseinuan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Publicidad
Parte hartu nahi duenak apirilaren 30a baino lehen bidali beharko du bere proposamena basakaitz@gmail.com helbide elektronikora edo Basakaitz eskolako sarrerako atean duen postontzian utzi.
Bestalde, ekainaren 7an ospatuko den 'Jan sano eta bizi pozik' azokan parte hartu nahi dutenak ondorengo emailera idatzi behar dute izena emateko: alkatetza@aizarnazabal.eus.
Aste Santuko elizkizunak
Gaur, Ostegun Santua, arratsaldeko 18:00etan meza egongo da eta gaueko 21:00etan, berriz, otoitzaldia egingo da; bihar, Ostiral Santua, Gurutze Bidea egingo da goizeko 11:00etan parrokian, eta meza arratsaldeko 18:00etan. Larunbateko meza arratsaldeko 17:30ean izango da eta Pazko Igandekoa, berriz, 12:30ean.
Nerabeentzako irteera
Gure Plazatxotik! nerabeei zuzendutako irteera antolatu dute. Asteartean, apirilaren 22an, izango da, Iruñeko Salting-era, eta begiraleak xehetasun guztien berri emango die proiektuaren parte-hartzaileei. Oraindik izena eman ez duen norbaitek parte hartu nahi badu, liburutegian eman dezake izena.
Pala txapelketa mistoa
Maitazeko eta ekaineko ostiraletan jokatzeko pala txapelketa mistoa antolatu nahi da. Izen-ematea apirilaren 30a arte izango da. Bikoteko 5 euros ordaindu beharko da. Ateri badago, partidak plazan jokatuko dira eta euri egunetan frontoian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión