Aste honetan aurkeztu dute Sagardo plazan jarritako egitura. J.A.

Esku-hartzea egin da Sagardo plazan eremu erakargarria sortzeko

Helburua espazio bizi bat sortu eta aldi berean tokiko komertzioa bultzatzea izan da

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Miércoles, 23 de febrero 2022, 00:29

Udalak esku-hartzea egin berri du Sagardo plazan, tokiko komertzioa hirigintzaren bidez bultzatzeko asmoz. Juntura kooperatibari eskatu dio lana gidatzeko: ezohiko egitura bat jarri dute, hainbat eserleku eta biltegi bat dituena, eta pintaketa lanak egin dituzte. Lanok azaroan egitekoak ziren, baina azken hilabeteetan izandako hornidura arazoek atzeratzea eragin zuen; urtarrilean hasi eta orain bukatu dute, azkenik.

Publicidad

Hirigintza komertzialaren ildoari jarraitzen dio Sagardo plazako esku-hartzeak: komertzioak biltzen diren espazioak biziak izan daitezela bilatzen du, eta, horretarako, hirigintzaz baliatzea proposatu. Hala, Sagardo plaza, joan-etorrirako espazioa izateaz gain, egoteko leku atsegina eta bizia izan dadin jarri dute egitura. Egiturak esertzeko hainbat aukera ematen ditu, hamaka bat ere badu, baita armairu edo gordailu bat ere. Horrez gain, pintaketa lanak egin dituzte, plazarako arreta erakartzeko eta oinezkoen sarbideak markatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad